→Ugao

Olatz Salvadoren kontzertuko sarrerak martxoaren 22tik aurrera erreserbatu ahal izango dira

Olatz Salvador // Utzitakoa

Martxoaren 26an Olatz Salvador izango dugu Ugaoko institutuko patio estalian, ‘Aho Uhal’ disko berria aurkeztuz Ugaoko Euskal Astearen markoan. Kontzertua berez doakoa izango da, baina sarrera erreserbatu beharko da 946 480 704 telefono zenbakira deituz. Sarea Sound System elkarteak iragarri du martxoaren 22 eta 23an Ugaotarrek baino ezin izango dituztela sarrerak erreserbatu eta 24tik aurrera, gainontzekoek. Dei bakoitzean lau leku baino ezin izango dira erreserbatu gehienez.

Olatz Salvadoren kontzertua // Sarea Sound System

 

Olatz Salvador, Jon Basaguren eta Gorka Urbizu Ugaoko Ganbarako Kontzertuetan arituko dira

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak