→Ugao

‘Salmenta espezializatua eraikuntza eta erreforma biltegietan’ ikastaroa antolatuko du Ugaok

Ugaoko Udalak ‘Salmenta espezializatua eraikuntza eta erreforma biltegietan’ izeneko formazio-ikastaro berria antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lanberri proiektuaren barruan. Helburu nagusia ugaotarren artean enplegua bultzatzea da.

Doako ikastaro hau azaroaren 9tik abenduaren 29ra antolatuko dute eta gehien behar duten pertsonei zuzenduta dago: Lanbiden izena eman duten 45 urtetik gorako iraupen luzeko langabeak, ABEEEn dauden pertsonak… dira. Izena emateko epemuga urriaren 30a da eta telefonoz (Gazteinfo: 946 322 014) edo gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbidearen bidez egin daiteke.

Edozein motako zalantzak argitzeko, Gazteinfo Gazteak Informatzeko Gunearen ordutegia astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara da eta ostiraletan 10:30etik 13:30era.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak