Gaur 12:00etan elkarretaratzea egin dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek Ugaoko Usila auzoan, hilaren 17an lan-istripu baten ondorioz zendu zen auzoan bertan. Construcciones Arrankudiaga enpresaren aurrean ordu erdiko mobilizazioa izan da eta ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek adierazpenak egin dituzte: “Construcciones Arrankudiaga enpresaren aurrean mobilizatu gara, euskal gehiengo sindikalak deituta. Hain zuzen ere, enpresa horretako 51 urteko langile bat hil zen asteazkenean, garbiketa eta mozte lanetan zegoela zuhaitz bat erori eta gainera erori eta gero. Honako hau urteko zazpigarren istripu hilgarria izan da Euskal Herrian. Hortaz, egiturazko arazo honekin amaitzeko exijitu dugu elkarretaratzean, eta Eusko jaurlaritzari gaia agenda politikoan koka dezala eskatu diogu“, azaldu du LABek.

Ezbeharraren lekua, Usila auzoan // Geuria
