→Ugao

Ugaoko kofradiako eta Burdin Hesiko 2021eko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte

Udiarragako Ama Birjinaren Ermita // Geuria

Koronabirusak eragindako osasun krisiak bertan behera utzi ditu Udiarraga Ama Birjinaren eta Ugaoko Burdin Hesiak aurreikusita zituen ekitaldiak: “Arrazoia Covid-19a da, noski”, azaldu dute Udiarraga Amabirjinako eta Burdin Hesiaren kofradiatik: “Koronabirusaren kutsatze-kasuek gora jarraitzen dute eta txertaketa kanpainaren bidez bada ere hilabete asko eman beharko ditugu gizartearen inmunitate osoa lortzeko”. Osasun-sailaren azken datuen arabera, Ugaok 267,77ko eragin-tasa dauka gaur egun eta azken astean 8 kutsatze kasu antzeman dituzte herrian.

Gauzak horrela, bertan behera utzi behar izan dute ‘Ugaoko Burdin Hesiko X. Aste Historikoa’ eta baita irailaren 13an antolatu behar zuten ‘Udiarraga Kofradiako Kultura Astea’, anaiarteko bazkaria barne: “LABIK ezarritako araudia zorrotz jarraitu behar dugula gogorarazi nahi dugu. Herritar guztiok arduraz jokatu behar dugu, hori baita bidea bizitza, erabilerak eta ohiturak zeharo aldatu dizkigun pandemiarekin behin betiko amaitzeko. 2022ra arte”.

Eremu laranjan sartu da Basauri, 52 egun gune horian eman ondoren

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak