→Ugao

Abenduko hurbileko produktuen merkatua antolatu du Ugaok domeka honetan

Abenduaren 19an, datorren domekan, Abenduko Merkatua prestatu du Ugaoko Udalak Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz

Saltzaile eta eroslea, Ugaoko merkatuan // Geuria

Abenduaren 19an, datorren domekan, Abenduko Merkatua prestatu du Ugaoko Udalak Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. “Herri bat merkatu bat” lelopean, landa eremuko produktuak eskuragarri izango dituzte herritarrek 10:00etatik 14:00ak arte Herriaren enparantzan. “Azoka honen bidez, tokiko produktuen bikaintasuna eta inguruko ekoizleen lan ona nabarmendu nahi dira. Zentzu honetan, Udalak dei egiten die ugaotar eta bisitariei azokara gerturatu eta bertako produktuak kontsumitu ditzaten. Horrela, kalitatezko produktuak erosteaz gain, sektore horren jarduera berreskuratzen lagunduko dugu”, azaldu du Ugaoko Udalak.

Urtero bezala, merkatuan erosketak egiteagatik tokiko produktu lote baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak