→Ugao

Aisi-jardueretan izena emateko epea zabalduko du Ugaok irailaren 13an

Ugaoko Udalak aisi-jardueretan izena emateko epea zabalduko du datorren astelehenetik, irailak 13, hilaren 22ra. Hurrengo egunean, 23an onartutakoen zerrendak argitaratuko dituzte.

Eskulanak // Utzitakoa

Ugaoko Udalak aisi-jardueretan izena emateko epea zabalduko du datorren astelehenetik, irailak 13, hilaren 22ra. Hurrengo egunean, 23an onartutakoen zerrendak argitaratuko dituzte.

Ebaketa eta jantzigintza, eskulanak, orratz-lanak, joskintza sortzailea, helduentzako marrazketa eta pintura, ume eta gazteentzako margolaritza, umeentzako eskulanak, larruaren eskulangintza, Osasun-pilulak izeneko monografikoa… Udalak adin askotarako ikastaro ugari jarri ditu martxan eta hasiera eguna urriaren 4a izango da. Monografikoaren kasuan urriaren 18an izango da.

Ikastaro eskaintza

Udalak egin duen ikastaro-eskaintza guztien artean bi euskara hutsean dira eta bat, elebiduna:

  • Ebaketa eta jantzigintza (Elebiduna, 120 ordu)
    • Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00ak arte
    • Prezioa: 106/142 euro)
  • Ume eta gazteentzako margolaritza, maila aurreratua (euskaraz, 60 ordu)
    • Astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00ak arte edo 18:00etatik 19:00ak arte
    • Prezioa: 53/72 euro
  • Umeentzako eskulanak (euskaraz, 60 ordu)
    • Zapatuetan, 11:00etatik 13:00ak arte
    • Prezioa: 53/72 euro

Gainontzeko ikastaroak

  • Orratz-lanak (erdaraz, 60 ordu)
    • Ostegunetan, 17:30etatik 19:30ak arte
    • Prezioa: 53/72 euro
  • Eskulanak (erdaraz, 120 ordu)
    • Astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00ak arte
    • Prezioa: 106/142 euro
  • Joskintza sortzailea (erdaraz, 120 ordu)
    • Astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00ak arte
    • Prezioa: 106/142 euro
  • Marrazketa eta pintura (erdaraz, 120 ordu)
    • Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00ak arte edo 18:00etatik 20:00ak arte
    • Prezioa: 106/142 euro
  • Larruaren eskulangintza (erdaraz, 60 ordu)
    • Asteartetan, 18:30etatik 20:30ak arte
    • Prezioa: 53/72 euro
  • Osasun-Pilulak monografikoa (erdaraz, 10 ordu)
    • Astelehen eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00ak arte
    • Prezioa: 9/19,50 euro

 

Udalak azaldu du pertsona bakoitzak ikastaro bi hautatu ditzakeela gehienez jota. Ikastaro bakoitzean gutxienez 8 lagun egongo dira eta gehienez 12. “Egungo egoera soziosanitarioa dela eta, aurten ere hiru hilabetean behin egingo da inskripzioa. Ikastaroetan COVID-19 bidezko kutsatzea saihesteko segurtasun-neurri guztiak bermatuko dira eta parte hartzeko interesa dutenek Jane Jauregian izena emateko fitxa bete beharko dute, aldez aurretik hitzordua eskatuta“, azaldu du Udalak prentsa ohar baten bidez. Jane Jauregiko ordutegia astelehenetik ostegunerakoa da, goizez 08:30etatik 15:00rak arte eta ostiraletan 08:30etatik 14:30rak arte.

Jauregira gerturatu nahi ez dutenek interneten bidez egin dezakete izen-ematea eskaera orria Ugaoko Udaleko webgunetik deskargatuz eta kultura.ugao@ortzadar.eus helbide elektronikora bidaliz.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak