Ugaoko Udalak, Lanbideren-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik, aldi baterako hiru pertsona kontratatuko ditu: administrari-laguntzaile bat (4,5 hilabete %80ko lanaldian), hondakinen kudeaketa iraunkorra sustatzeko agente bat (4 hilabete %80ko lanaldian) eta dinamizatzaile soziokultural bat (8 hilabete %100eko lanaldian).
Lehenengo biak Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzentzako laguntzen bitartez kontratatuko dira eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak lehenetsiko dira. Dinamizatzaile kulturala, bestalde, Europako Funts Sozialaren 2014-2020 Gazteen Enplegurako Programa Operatiboaren laguntzen bidez kontratatuko da eta gizarte arloko unibertsitate prestakuntza duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.
Baldintza hauek betetzen dituztenek eskuratu ahalko dituzte lanpostuak: lanbiden izena emandako langabetuak izatea eta 2019/02/28ko ebazpenean lehenetsitako kolektiboetakoa (Lanbideren aplikazio informatikoan jasota egon beharko da pertsona horrek eskaintzen den lanpostuetako bat eskatzen duela), Ugaon erroldatuta egotea gutxienez 6 hileko antzinatasunarekin (2019/04/01ean), lan-esperientzia, lanpostuarekin lotutako prestakuntza akademikoa, eta egoera soziolaborala zein familiarra baloratuko dira.
Informazio gehiago eta kontsultak Lanbideren Enplegu Zentro laguntzailean (Udiarraga kalea 39), astelehen (15:00-18:00), astearte (8:00-14:00) eta ostegunetan (11:15-14:00 / 15:00-18:30).
