Ekainaren 24ra arte Ugaoko II. Argazki-Lehiaketa antolatu du Ugaoko Udalak, 2023ko Hiribilduaren egutegiko azala osatzeko. Aurtengo gaiak hiru dira eta auukeran daude:
- Ugaoko kultura-ondarea
- Ugaoko leku xarmangarriak
- Ugaoko argazki paisajistikoa
Lehiaketa edonorentzat zabaldu du Ugaoko Udalak, “oinarriak betetzen diren bitartean”: argazkiak koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke, JPG formatuan bidali beharko dira eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Aurtengo euskal ezkontzako momentua // Geuria
Lanen bidalketa
Lanak ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbide elektronikora bidali beharko dituzte parte-hartzaileek ekainaren 24a baino lehen, eta e.postan hurrengo datuak agertu beharko dira:
- Argazkilariaren izen-abizenak
- Argazkiaren izenburua(k)
- Argazkien deskribapen laburra
Argazki guztiekin erakusketa antolatuko dute Ugaoko Jane jauregiko hallean ekainaren 27, 28, 29 eta 30ean, 10:00etatik 15:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.Bertan, erakusketara joan diren pertsonek argazki gogokoena bozkatu ahal izango dute eta bozka gehien jasotako argazkiak 2023ko egutegiko azala osatuko du.
