→Ugao

Ugaoko argazki-lehiaketaren lanak bozkatzeko epea zabaldu dute

Ugaoko II. Argazki-Lehiaketan lanak aurkezteko epea amaituta, erakusketa antolatu dute Jane hauregiko hallean. Bertan, askotariko irudiak ikus daitezke: paisaiak, herriko bazterrak… den-denek gauza bat dute amankomunean: Ugao.

Jendea, argazki-erakusketan // Geuria

Ugaoko II. Argazki-Lehiaketan lanak aurkezteko epea amaituta, erakusketa antolatu dute Jane hauregiko hallean. Bertan, askotariko irudiak ikus daitezke: paisaiak, herriko bazterrak… den-denek gauza bat dute amankomunean: Ugao.

Argazki guztiak ekainaren 27tik 30era ikusi ahalko dira Janen, 10:00etatik 15:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte. Bertan, erakusketara joan diren pertsonek argazki gogokoena bozkatu ahal izango dute hallean bertan jarri duten postontzi batean inprimaki bat betez. Bozka gehien jasotako argazkiak 2023ko egutegiko azala osatuko du. Irabazlearen izena datorren uztailaren 1ean iragarriko dute.

Argazki-lehiaketa antolatu dute Ugaon, 2023ko Hiribilduaren egutegia osatzeko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak