→Ugao

Bideoa | Ugaoko Gazte Egunak herriko gazteak bildu ditu eguzkipean

Pandemia atzean utzita, Ugaoko Gazte Eguna ospatu zuten apirilaren 9an herriko gazteek, jai giroa kalera ataraz. Eguerdian hasi zuten ospakizuna OstiKda elektrotxarangaz musika herri osoan zabalduz.

Ondoren, herri bazkaria egin zuten parke berdeko frontoian, eta postre ostean, Bingo musikatuan jolastu zuten. Bilduma honetako argazkiak momentu horretakoak ditugu. Ordenagailu batetik abestiak jarri heinean, taldeen izenak asmatu behar zituzten parte-hartzaileek antolatzailekoek emandako fitxa bat betez. Marra edo ‘linea’ kantatu bazuten ere, jokoan ez zuten BINGOrik kantatu.

Saioaren ostean jokoak egin zituzten 10 lagunez osatutako taldeetan, eta arrastian bertan eskualdeko B.O.T.H bandaren kontzertua eta DJ Tukolaren saioa egin zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak