Ugaok ere kolore morea jantzi zuen atzo arrastian, M8ko manifestazio zaratatsuan. 19:00etan hasi zuten martxa “Itzaltzen gaituenari sua” leloa zeraman pankartagaz, lapiko eta etxeko tresnekin baliatuta, kolpeka, garrasika eta bengalen argipean, iluntasuna argituz. Herritik ibilbidea amaitu ostean udaletxe aurrera bueltatu eta bertan lapiko bat jarri zuten “kateatzen gaituena sutara botatzeko”. Bertan ere poemen, antzerkien eta abestien irakurketak egin eta amaieran argazki ofiziala atera zuten. Argazki bilduma Goio Ramosek bidali digu.
