→Ugao

Pailazoak, tailerrak eta Zuhaitz Eguna antolatu dute Ugaon, Aste Berdearen barruan

Aste Berdea antolatuko dute Ugaon maiatzaren 17tik 23ra bitartean.

Duela bi urte landatutako zuhaitzak Ugaon // Argazkia: Gaztelekua

Aste Berdea antolatuko dute Ugaon maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Kiki, Koko eta Moko pailazoak, haurrentzako tailerrak eta Zuhaitz Eguna izango dira. Jarduera guztiak doakoak dira, baina parte hartzeko izena eman beharko da Jane Jauregian edo GazteInfon. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 20ra arte.

Ugaoko Udalaren Ingurumen Sailak eta Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroak antolatzen dute urtero Aste Berdea.

Aste Berdea | 2021

Egitaraua

Maiatzak 17-23
Ingurumen-erronkak etxetik
Egunero, astelehenetik ostiralera, Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroaren Facebook orrialdean ingurumen-erronkak zabalduko dituzte. Erabiltzaileek (batez ere familiek) ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbide elektronikora bidali behar dituzte erronkak. Bidaltzen duten egun bakoitzeko puntu bat lortuko dute eta 5 puntu lortzen dituzten pertsonei oparitxo bate mango zaie. Hala ere, gainontzeko parte-hartzaileek ere diploma bana jasoko dute.

Maiatzak 21, ostirala
17:30 Pailazoak Jane Jauregian: Kiki, Koko eta Moko, ‘Natura gara’.

Maiatzak 22, larunbata
11:00 4-7 urte bitarteko haurrentzako tailerrak Jane Jauregian.
12:30 8-12 urte bitarteko haurrentzako tailerrak Jane Jauregian.
Txanda bakoitzak 20 laguneko edukiera izango du.

Maiatzak 23, igandea
11:00-14:00 Zuhaitz Eguna. Jardunaldia 11:00etan hasiko da Jane Jauregian egingo den tailer batekin. Ondoren, parte-hartzaileak zuhaitzak landatzera joango dira Eskolaren ondoan dagoen parkera. 6 urtetik gorakoentzako jarduera izango da eta gehienez, 20 lagunentzako lekua egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak