→Ugao

Athleticek eta CD Ugaok Hodei eta Ilargiren aldeko partida solidarioa jokatuko dute apirilean

Datorren apirilaren 9an topaketa solidarioa egingo dute Athletic Clubeko eta CD Ugaoko jokalari beteranoek Hodei eta Ilargiren alde, Ugaoko Arandia futbol zelaian

Ilargi eta Hodei, gurasoakaz // Utzitakoa

Datorren apirilaren 9an topaketa solidarioa egingo dute Athletic Clubeko eta CD Ugaoko jokalari beteranoek Hodei eta Ilargiren alde, Ugaoko Arandia futbol zelaian: “Jaitxoa egiteko asmoa dugu Ugaon Hodei eta Ilargiren alde”, azaldu du Joseba Bilbao ume bien aitak. “Asmoa dirua lortu eta bereziki umeen gaixotasuna azaleratzeko ikusgarritasuna eskuratzea da”, gehitu du ugaotarrak. Partida 18:00etan izango da eta Athleticeko beteranoen aurka CD Ugaoko 35 urtetik gorako jokalariak aukeratzen ari dira egun hauetan.

Partida doakoa izango da eta futbol zelaiaren kanpoaldean merchandising edo talo postua jartzeko asmoa dute antolakuntzakoek. Zozketa solidarioa egingo dute ere eta bildutako dirua Hodei eta Ilargiren gaixotasuna ikertzeko erabiliko dute. CD Ugaoko Noemi Vallek azaldu du zapatu honetan, hilak 19, argazki ofiziala egingo dutela Ugaoko jokalariek, apirilaren 9ko partida iragartzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak