→Ugao

Yolanda Angelek autodefentsa feminista tailerra eskainiko du Ugaon, A-25eko testuinguruan

Ugaoko Udaleko Berdintasun Sailak, “Egunerokotasunean aske izan nahi dut, ez ausarta” izenburupean autodefentsa feminista tailerra antolatu du abenduaren 18an eta “emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako teknika kognitibo, emozional eta fisikoetan oinarritutako tresna” dela azaldu du

Autodefentsa feminista // Unsplash

Ugaoko Udaleko Berdintasun Sailak, “Egunerokotasunean aske izan nahi dut, ez ausarta” izenburupean autodefentsa feminista tailerra antolatu du abenduaren 18an eta “emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako teknika kognitibo, emozional eta fisikoetan oinarritutako tresna” dela azaldu du. Yolanda Angelek eskainitako tailerraren helburu nagusia indarkeria edozein modutan identifikatu eta prebenitzea du helburu.

“Lehenengo defentsa edozei indarkeria mota atzematea da” azaldu du Udalak. Horregatik, parte-hartzaileek saio honen bidez desberdintasunak eta mikromatxismoak bereizten ikasiko dutela ziurtarazi du Ugaoko Udalak, “baita eguneroko indarkeriak ikusarazten ere”. Tailerrean part hartu nahi dutenek arropa erosoa, koadernoa eta boligrafoa eraman beharko dute eta esterilla eramatea gomendagarria dela azpimarratu du Udalak.

Ikastaro hau abenduaren 18an antolatu du Udalak, 10:00etatik 14:00ak arte jubilatuen lokalean. Izena emateko 946 480 711 telefono zenbakira deitu edo berdintasuna.ugao@bizkaia.org helbidera e-posta bidali behar dute interesdunek.

Hilaren 25ean, bestalde, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta elkarretaratze instituzionala egingo du Ugaoko Udalak Herriaren plazan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak