→Ugao

Ugaok bandera berria izango du eta baditu lehenengo memeak

Ugaok bandera propioa izatearen aldeko botua eman diete Batzar Nagusiek. Ugaoko 2020ko urriaren 27ko osoko bilkuran proposamen hura EAJren aldeko botua eta EH Bilduko abstentzioagaz gainditu zuten.

Ugaoko bandera // Ugaoko Udala

Ugaok bandera propioa izatearen aldeko botua eman diete Batzar Nagusiek. Ugaoko 2020ko urriaren 27ko osoko bilkuran proposamen hura EAJren aldeko botua eta EH Bilduko abstentzioagaz gainditu zuten. Juan José González Bilboko bixilogoaren diseinu hark zeresan ugari eman zituen ugaotarren artean, eta sare sozialak herritarren proposamenez eztali ziren egun batzuetan zehar.

2020an herritarrek egindako memeak // utzitakoak

“Ugaok bandera propioa izateak hiribilduarekiko sentimendua indartzea ekar dezake, funtsezkoa gure herriko identitate pertsonala eta kulturala definitzeko orduan”, azaldu du Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak. EH Bilduk bestelako iritzia izan zuen 2020ko osoko bilkuran: “Udal bandera sortzeko proposamenean Ugaoko EH Bildu abstenitu da. Guk ez dugu bakarrik ikusten herriak bandera bat eduki behar izateko, eta hare gutxiago orain. Galdutako ikur historikoren bat berreskuratzeaz arituko bagina, behar bada uler genezake, baina ezerezetik sortzeari ez diogu inolako zentzurik ikusten”, azaldu zuten alderditik. “Herritarren artean banderarako lehiaketa bat egitera proposatu genuenean lan hori ezin duela inork egin esan ziguten”, azaldu du EH Bilduko Maider Gaztaka ordezkariak abstentzioaren zergatiaz galdetu zaionean.

Artea, Ugaoko isla

Antzeko kasua gertatu da Artean: “Historiaren ikuspuntutik bestelako bandera bat planteatu ahal zitekeen, eta herria identifikatzeko sinboloa izanik guztion adostasunagaz erabakiko beharko litzateke”, azaldu zuen EH Bildu alderdiak eta Aldatuz plataformak bat egin zuen abertzaleen botuagaz.

Batzar Nagusietako ordezkariek alderdien noranzko bera jarraitu zuten eta aldeko 40 botu eta 10 abstentzio izan ziren emaitzak.

 

Bandera propioa izango du Ugaok lehen aldiz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak