→Ugao

Berbalagun egitasmoa abian jarri du Ugaoko Udalak

Berbalagunen helburu nagusia euskaraz dakiten edo ikasten ari direnen euskara hobetzea da, talde txikitan gure hizkuntzan berba egiten duten pertsonak elkartuz

Euskaraldia 2018an // Geuria

Berbalagunen helburu nagusia euskaraz dakiten edo ikasten ari direnen euskara hobetzea da, talde txikitan gure hizkuntzan berba egiten duten pertsonak elkartuz: “Talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan euskaraz hitz egin eta euskara-maila hobetzeko da Berbalagun. Astean ordubeteko mintzapraktika saioak dira… eta debalde!”, azaldu du Ugaoko Udalak.

Egitasmoan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta interesdunek urriaren 8ra arte izena eman dezakete Jane jauregian. Informazio gehiago Ugaoko Udaleko webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak