→Ugao

Ugaora helduko den bidegorriaren lanak 2023 eta 2024 artean hasiko dituzte, “ondo bidean”

Arrigorriagako Martiartu industrialgunetik Ugaogaz konektatuko du 2023 eta 2024 urteen artean, Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak urtarrileko osoko bilkuran azaldu zuen bezalaxe: “Arrigorriaga eta Ugao lotuko dituen bidegorria astiro baina aurrera doa”.

Arrigorriagarako seinalea // Geuria

Arrigorriagako Martiartu industrialgunetik bidegorria jarraituz, Ugaorekin lotuko da Hego Uribeko bidegorrien sarea. Lanak 2023 eta 2024 urteen artean hasiko dituzte Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak urtarrileko osoko bilkuran azaldu zuen bezalaxe: “Arrigorriaga eta Ugao lotuko dituen bidegorria astiro baina aurrera doa”.

Duela 10 hilabete, Bizkaiko Foru Aldundiak ibaiaren ondotik bidegorria sortzeko bost proposamen luzatu zizkion URA agentziari, eta ikerketak egin ostean agentziak argi berdea eman dio horietako proposamen bati. “Orain Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio eraikitze-proiektuaren erredakzioagaz jarraitzea eta ondoren Ugao eta Arrigorriaga lotuko dituen bidegorriaren eraikuntza esleitzeko kontratazioa martxan jartzeko”, azaldu du Udalak.

Prozesua astiro-astiro aurrera egiten ari dela azaldu zuen Mentxakak joan den urtarrilaren 25eko osoko bilkuran eta “ezustekoak” gerta litezkela azaldu zuen: Erakunde desberdinen artean konpromiso irmoa dago mugikortasun iraunkorrarekin eta Arrigorriaga eta Ugaoko loturari jarraipena emango dion bidegorriaren bigarren fase hau martxan jartzearekin. Bai guretzat, bai Aldundiarentzat, lehentasuna da bizikleta sarea osatzeko inbertitzen jarraitzea eta bizikleta garraiobide bideragarri eta seguru bihurtzea. Aurreikuspenen arabera, dena ondo joatekotan 2023 eta 2024 bitartean hasiko lituztekete lanak, txirrindulari asko itxarotean ari diren bidegorria sortzeko.

Amaitu dituzte Arrigorriaga eta Martiartu industrialgunea lotzen duen bidegorriaren lanak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak