→Ugao

Bizikletak konpondu eta mantentzeko Bizipuntoa jarri du Ugaok El Jaro kiroldegian

Txirrindulariek euren bizikletak garbitzeaz gain, konponketak eta mantentze lan arinak egiteko Bizipunto berria dute Ugaoko El Jaro kiroldegiko sarreran. Iazko abenduan Bizkaiko Foru Aldundiak sei Bizipuntu jarri zituen eskualdean (Bilbo, Basauri, Arrigorriaga, Ugao eta Urduñan), eta guztira 69 puntuko sarea ezarri gura dute Bizkaia osoan.

Bizipuntoa, Ugaon // Geuria

Erremintaz doitutako zutabea // Geuria

Bizipuntoa altzairu herdoilgaitzeko 1,40 metroko zutabe beltza dugu. Bertan hainbat erreminta eskuragarri daude bizikletei mantentze lan arinak edo konponketatxoak egiteko: zortzi erremintako sorta bat, bihurkinak, giltza ingelesa, giltza finkoak, allen motako erreminta txikiak eta pneumatikoak eskuz puzteko manometroz doitutako sistema bat.

Zutabean, gainera QR kode bat eskuragarri dute erabiltzaileek, telefonoagaz eskaneatzerakoan, konponketak egiteko tutorialak kontsultatzeko aukeragaz. Lan eremua margo urdinez adierazita dago, eta parean bizikleta garbitzeko gune bat jarri dute ere.

Lan eta garbiketa guneak, El Jaro ondoan // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak