→Ugao

Argazkiak | Arandia futbol zelaia bete du Ugao eta Athleticen #Hodeilargi partida solidarioak

Arandia futbol zelaia jendez bete du Hodei eta Ilargirentzat antolatutako CD Ugao eta Athletic Clubeko beteranoen partida solidarioak

Partidaren harrera, hasi baino lehen // Geuria

Arandia futbol zelaia jendez bete du Hodei eta Ilargi laguntzeko helburuz antolatutako CD Ugao eta Athletic Clubeko beteranoen partida solidarioak. Zelaiaren kanpoaldean merchandising postua jarri du CD Ugaok. 18:00ak hurbildu ahala, herritar guztiak harmailetarantz jo dute. Jokalarien aurkezpenaren ostean, Hodeik eta Ilargik ohorezko sakea egin eta partidari ekin diote talde biek.

Atsedenaldian zozketa solidarioa egin dute, hiru sari nagusi eta bestelako sari batzuk banatuz. Une berean, CD Ugaok eskerrak eman dizkio Athletic Clubi, partida hau jokatzeko Cadizekin zuen topaketa bat atzeratu duelako. Partidak 1-6 emaitzagaz itzali du markagailua: “Sasoian daude Athleticeko jokalariak, benetan; Guk, ostera, hiru entrenamendu baino ez ditugu izan”, aitortu du Aitz Landaida jokalari ugaotarrak. “Ederra izan da Arandia futbol zelaia jendez gainezka ikustea gaurko arrazoiagatik”, gehitu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak