→Ugao

Argazkiak | CD Ugaok 3-1 garaitu du CD Laudio Ugaoko Aurkezpen Egunean

Atzokoan aurrez aurre izan genituen CD Ugao eta CD Laudio. Partida berdintsua hasi bazen ere, Laudioko mutilak markagailuan aurreratu ziren, baina Ugaoko jokalariek ez zute etsi eta etekina atera zieten kanpotarren hutsegiteei.

Ugao, erasoan // Geuria

Ugaoko izan beharko liratekeen jaietan murgilduta, CD Ugao futbol taldearen aurkezpen eguna izan zen atzo Arandia futbol zelaian. Koronabirusa gure bizitzetara heldu baino lehen, kirol elkarteak ohitura zuen futbol partida egin ostean herrian jokalariekin luncha egitea. Atzo, ostera, futbol partidarekin konformatu behar izan ziren jokalariak eta harmailetatik zein Arandiako inguruetatik topaketa ikusi eta gozatu ahal izan zuten ikusleek.

Atzokoan aurrez aurre izan genituen CD Ugao eta CD Laudio. Partida berdintsua hasi bazen ere, Laudioko mutilak markagailuan aurreratu ziren, baina Ugaoko jokalariek ez zuten etsi eta etekina atera zieten kanpotarren hutsegiteei: berdintzeaz gainera buelta eman zioten markagailuko emaitzari eta 3-1 irabazi zuten. “Gaur ezin izango dugu CD Ugaoko aurkezpenaren ospakizuna behar bezala gozatu, baina ez dugu bertan behera utziko”, azaldu zuen Koldo Gamboa CD Ugaoko presidenteak. “Behar bezain beste atzeratuko dugu luncha, era honetako ospakizunak behar bezala egin ahal diren arte”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak