→Ugao

Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak hurrengo egunetan “zuhurtziaz jokatzeko” eskatu die herritarrei

Ugaoko jaiak ospatu beharko liratekeen egun hauetan Ekaitz Mentxaka alkateak zuhurtziaz jokatzeko deia egin die herritarrei bigarren aldiz, 2020an egin zuen bezalaxe: “Azken urte eta erdian bizi dugun egoera dela eta, Udalak eta Jai Batzordeak erabaki zaila hartu behar izan genuen: bigarren urtez jarraian jai ekitaldi guztiak bertan behera uztea.

Txupinazoa, 2018an // Geuria

Ugaoko jaiak ospatu beharko liratekeen egun hauetan Ekaitz Mentxaka alkateak zuhurtziaz jokatzeko deia egin die herritarrei bigarren aldiz, 2020an egin zuen bezalaxe: “Azken urte eta erdian bizi dugun egoera dela eta, Udalak eta Jai Batzordeak erabaki zaila hartu behar izan genuen: bigarren urtez jarraian jai ekitaldi guztiak bertan behera uztea. Egoerak ez du beste erabaki posiblerik onartzen”. Hala azaldu du alkateak sare sozialetan zehar hedatutako mezu batean.

Gaur egun bizi dugun egoerari nolabaiteko irtenbidea ematearren, Udiarraga Usainean izeneko programazioa sortu du Ugaoko Udalak zenbait kultur jarduerakaz: “Horiek guztiak formatu murriztuan garatuko dira, edozein motatako jende pilaketak saihestuz eta protokolo eta neurri higieniko- sanitario guztiak aplikatuz. Ekintzak edukiera kontrolatzeko moduko lekuetan egingo dira, eta, beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea”, eta datorren asteari begira hurrengo abisua iragarri du: “Zuengana zuzentzen naiz erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzeko mezua helarazteko. Gaur egungo osasun-egoerak zuhurtasun eta zentzutasun handiz jokatzera behartzen gaitu egun hauetan, bereziki, asteburuan zehar eta datorren astelehenean, irailaren 13an, ohiko indaba-jana ospatuko genukeen egunean. Hori guztia gure osasuna eta gure ingurukoena zaintzeko helburuarekin”. Halaber, herriko merkatariei, elkarteei, ostalariei eta bizilagunei ulermena eskatu die, gaur egungo mugak direla eta “batez ere edukierekin zerikusia dutenen aurrean”.

ugao jaiak 2016 pregoia udaletxetik

Ugaoko jaietako pregoia, 2016an // Utzitakoa

Espero dut datorren urtean gure jaiez normaltasunez gozatu ahal izatea eta birusak kendu dizkigun une berezi horiek berreskuratzea. Ugaon, egoerak eskatzen duen mailan jokatu dugula erakutsi dugu. Erakuts dezagun berriro. Eskerrik asko”.

PROGRAMA | Ugaoko ez-jaietan hamabi kultur ekitaldi antolatu dituzte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak