→Ugao

Zortzi hilabete dauzka Ugaok El Jaroko aparkalekuko lanak martxan jartzeko

Aurreko astean El Jaroko aparkalekuko lanei ekin ahal izateko baimenak jaso ostean, zortzi hilabeteko epea eman dio Foru Aldundiak Ugaoko Udalari lan horiek martxan jartzeko

Aparkalekua, gaur egun // Geuria

Aurreko astean El Jaroko aparkalekuko lanei ekin ahal izateko baimenak jaso ostean, zortzi hilabeteko epea eman dio Foru Aldundiak Ugaoko Udalari lan horiek martxan jartzeko: “El Jaro kiroldegiko aparkalekuko lanak egin ahal izateko behar genituen baimenak jaso genituen eta hemendik aurrera Ugaoko Udalak zortzi hilabete dauzka El Jaro kiroldegiko aparkalekuko lanei ekiteko” iragarri zuen Ekaitz Mentxaka alkateak irailaren 28ko Osoko bilkuran. Foru Aldundiak azaldu du lan horien iraupena hilabete bikoa izango dela, eta alkatearen hitzetan, aparkalekuaren handitze-lanak aurtengo udan hasi behar zituzten: “Normalean hilabete osoa itxita egon ohi da kiroldegia, aurten hilabete eta erdi egon den arren”. Baimenak pasa den astean jaso zituztenez, Ugaoko Udalak luzapena eskatuko dio Foru Aldundiari: “Luzapena onartu ezkero, lanak 2022ko udarako atzeratuko genituzke”, azaldu du Mentxakak. “Foru Aldundiak luzapen eskaerari uko egiten badio, kiroldegiarekin berba egin beharko genuke erabiltzaileengan eragin gutxien duenean egin ahal izateko”. Hala izatekotan, alkateak azaldu du 2022ko hasieran hasiko zituztela lan horiek.

EH Bildu Ugaoko Maider Gaztaka zinegotziak zortzi hilabeteko epearen zergatiagatik galdetu zuen alkatearen iragarpenaren ostean: “Foru Aldundiak era honetako baimenak ematen dituenean epeak jartzen ditu eta El Jaro ondoko lursaila eta errepidea Foru Aldundiarenak dira”, arrazoitu zuen Ugaoko alkateak. Luzapenaren erantzunaren izan bezain pronto iragarriko duela azaldu zuen alkateak.

Aparkalekuaren amaiera. Bestaldean AP-68 autopista // Geuria

El Jaroko aparkalekua hobetzeko balioko duen lursail bat lagako dio Foru Aldundiak Ugaori

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak