Datorren martxoaren 6an Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azokaren XXII. edizioa prestatu dute Ugaon, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Bertan parte hartu nahi duten umeek izena emateko epea zabaldu du Udalak, eta azken eguna otsailaren 18a izango da. Urte urte aurrera egiten duen azoka honen helburua lehen sektorean lan egiten duten emakumeek jokatzen duten papera ezagutaraztea dela azaldu du Udalak: “baita emakume baserritarrek baserrian bertan eta baserritik kanpo egindako lana eta balioa goraipatu eta nabarmendu ere”.
Parte hartzeko Ugaoko Udalaren webgunean erantsitako dokumentazioa behar bezala bete eta berdintasuna.ugao@bizkaia.org helbide elektronikora bidali beharko dute interesdunek
Ugaoko Emakume Ekoizleen Azokako produktuek herritarrak batu dituzte
