→Ugao

Ugaoko Emakume Ekoizleen XX. Nekazal Azokan izena emateko epea irekita

Martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, igandez, Emakume Ekoizleen XX. Nekazal Azoka ospatuko da Ugaon / Geuria

Martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, izango da aurten Ugaoko Udaleko Berdintasun Sailak eta Kultura Zerbitzuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatutako Emakume Ekoizleen XX. Nekazal Azoka.

Parte hartu nahi duten emakume ekoizleek Ugaoko Udaleko webgunean dagoen eskabidea bete behar dute. Ondoren, Jane Jauregian aurkeztu edo berdintasuna.ugao@bizkaia.org edo kultur-etxea.ugao@bizkaia.org e-posten bidez bidali dezakete. Jane Jauregian entregatzekotan, astelehenetik ostegunera 08:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 18:30ak egin daiteke edo ostiraletan goizeko ordutegian. Epea otsailaren 19ra arte egono da zabalik.

Bestaldetik, parte-hartzaileek sei baldintza bete behar dituztela azpimarratzekoa da. Honako hauek dira: nekazari-ustiapenaren titularra edo kotitularra edo Jarduera Ekonomikoetan altan emanda dagoena emakumezkoa izatea; produktuaren izendapena eta tipologia; Jarduera ekonomikoetan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea; gizarte segurantzan altan emanda egotea eta ordainketak egunean izatea; produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako) eta nekazari-ustiapen txartela izatea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak