→Ugao

‘The Glorias’ zinta proiektatu eta jabekuntzatik landuko dute Ugaoko Etengabe Elkartekoek

Datorren martxoaren 11n ‘Emakumeen ahalduntzea ongizatea partekatzen’ izeneko mintegia eta zineforuma antolatu du Etengabe Jabekuntza elkarteak Ugaoko Udala eta Foru Aldundiko Berdintasun Sailaren babesagaz, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aferan

The Glorias filmeko fotograma // The Glorias

Datorren martxoaren 11n ‘Emakumeen ahalduntzea ongizatea partekatzen’ izeneko mintegia eta zineforuma antolatu du Etengabe Jabekuntza elkarteak Ugaoko Udala eta Foru Aldundiko Berdintasun Sailaren babesagaz, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aferan. Saioa Jane jauregian prestatu dute 16:30etatik 19:30ak arte. Etengabe Ugaoko Udalak antolatutako ikastaro batzuen ondorioz jaio da duela gutxi, baina bertako partaideek 24 urte inguru daramatzate elkartzen eta bestelako elkarteen artean ekimenak burutzen. “Etengabe emakume eta gizonentzat zabalik dagoen elkartea dugu”, azaldu du Eskar Larrinagak. Eskarrek jabekuntzaren inguruko ikastaroak eta hainbat elkarte sortu eta saretu ditu, emakumeen partaidetza soziopolitikoa bultzatzearen helburuagaz. Dagoeneko, elkarte horrekin harremanetan dago Ugaoko Emakumeen Elkartea bera.

Etengabeko elkarteko partaideak astero elkartzen dira (barikuetan), kafe-solasaldi formatuan, Ugaon. “Momentuz ezin gaitezke lokaletan sartu eta bertan kontsumitu. Beraz, herriko tabernetan bildu ohi gara, saio informaletan”, argitu du dinamizatzaileak. Solasaldi horietan ‘indarra zoritxarrean’, ‘maitasunaren mitoak’, ‘ongizatea lantzen’ eta ‘emozioen harmonizazioa’ bezalako gaiak jorratzen dituzte jabekuntza eta feminismoaren ikuspuntutik, besteak beste, modu irekian denak.

The Glorias (2020)

Martxoaren 11n The Glorias zinta proiektatuko dute Jane Jauregian, Gloria Steinemen bideopica. “Gloria Steinem-en bideopica baino gehiago dugu The Glorias: guretzat bizitza-eredua da Steinem”, gehitu du Larrinagak. Bideoforumaren haritik feminismoaren inguruko gaiak landuko dituzte saioan zehar.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak