Sareak

☉ Ugao

Eneritz Furyakek ‘Emadan’ diskoa aurkeztuko du Ugaoko Ganbarako Kontzertuetan

Rüdiger, Ilargi eta Ibil Bedi taldeen kontzertuen ostean Eneritz Furyak abeslariaren kontzertuaren txanda izango da Ugaoko Sarea Sound Systemek antolatutako Ganbarako Kontzertuak zikloan. Hitzordua apirilaren 30ean izango da 18:30ean, Ugaoko Jane jauregiko goiko solairuan

|

Rüdiger, Ilargi eta Ibil Bedi taldeen kontzertuen ostean Eneritz Furyak abeslariaren kontzertuaren txanda izango da Ugaoko Sarea Sound Systemek antolatutako Ganbarako Kontzertuak zikloan. Hitzordua apirilaren 30ean izango da 18:30ean, Ugaoko Jane jauregiko goiko solairuan.

Bertan, ‘Emadan’ izeneko disko berria aurkeztuko du Eneritz Furyak (2021) eta abestiaren bideoklipa lerro hauen gainean ikusi eta entzun dezakezu. Ugaoko kontzerturako sarrerak 6 eurotan daude eta modu bitan eskuratu ditzakete interesdunek: Zelai tabernan, aurrez aurre eta sareasoundsystem@gmail.com helbidera mezua idatziz.

Emadan

Eneritz Furyakek letra abstraktuak darabiltza, beste behin, interpretazio edo azalpen ezberdinei aukera emanez. Baina bada gai guztien gainetik ur azalera agertzen den kontzeptu bat. Soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko ideia: behartzen gaituena galderarik egin gabe ezarritako bidea jarraitzera edo bi bider sufritzera, bidea bera edo norbera zalantzan jarri eta ondorioz lekuz kanpo sentitzeagatik.

Horregatik azaltzen dira sen ona edo zentzua baliatzeko deiak (Emadan), pentsamendu kritikoa babestekoak (Suhartzea) eta, ezinbestean, autoestimari uko ez egitekoak (Beltzaile). 2021 Eneritz Furyak musikariak gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa aurkezten digun urtea da. Hamar kantu, %100 DIY (do it yourself) ikuspegitik aritzen den irundar gazte honen sormena erakusteko (eneritzfuryak.com).

☉ Ugao

Kairos eta Uda taldeek kontzertua eskainiko dute Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan

Kontzertu gaua azaroaren 28an antolatu dute, 21:30ean

|

Kairos taldea // Utzitakoa

Azaroaren 28an kontzertu gaua eskainiko du Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernak, Kairos eta Uda taldeen emanaldiekin. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira.

UDA, Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak), osatutako Bizkaitik Euskaraz abesten duen Punk freshkoa dakarren taldea da. ‘Uda’ izeneko lehen diskoa 2022ko uda, udazken eta neguan grabatu eta nahastu zuten Corsarios Estudiosetan Loloren eskutik.

Kairos taldeak abesti bi kaleratu zituen 2024ko apirilean: ‘Perspektiba’ eta ‘Sua’.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaobono kanpainara 16.000 euro bideratu ditu aurten Ugaoko Udalak

Guztira 3.000 Ugaobono banatuko dituzte eta kanpainak abenduaren 31ra bitarteko iraupena izango du, 2024an estreinatutako sistema digitala mantenduz

|

Herritarrak, erosketak egiten // Geuria

Aurten 3.000 UgaoBono banatuko ditu Ugaoko Udalak, “udalerriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko” eta 16.000 euro bideratu ditu aurtengo ekimenerako.

3.000 bonu horietatik 1.000 30 eurokoak izango dira eta 20 euroan eros daitezke. Beste 2.000 bonuak 10 eurokoak izango dira eta 7,5 euroko prezioa dute.

“Tokiko kontsumoa bultzatzeaz gain, ugaotarren etxeetan aurreztea sustatzen du urteroko kanpaina honek”, azaldu dute udal ordezkariek. Kanpainak abenduaren 31ra bitarteko iraupena izango du eta 2024an estreinatutako sistema digitala mantenduko dutela nabarmendu dute, Bizkaidendak izeneko bonu aplikazioaren bidez: “Horri esker, 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak bere bonuak zuzenean trukatu ahal izango ditu programari atxikitako establezimenduetan. Horretarako, nahikoa izango da erosketa unean NANa aurkeztea”.

Beherapenez gozatzeko, erabiltzaileak NANarekin identifikatu beharko du bere burua eta saltokiak Apparen bidez trukatuko du Ugaobonoa. Bonuak ‘Ugaobono 2025’ kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango direla azaldu dute udakl ordezkariek, eta saltokietako erakusleihoetan identifikazio-kartela jarriko dutela gehitu dute.

ugaobono.eus webgunean saltokien zerrenda eta bonuen eskuragarritasun zerrenda kontsultatu daiteke (berdez, eskuragarri, gorriz ez-eskuragari).

“Ekimen honekin, Ugaoko Udalak tokiko merkataritza indartzeko eta herriko etxeetan aurrezpena sustatzeko konpromisoa berresten du, auzotarrei sistema eroso eta erabilgarri bat eskainiz, udalerrian erosketak bultzatzeko”.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ehun pertsona baino gehiago elkartu dira Ugaon, indarkeria matxistaren aurkako eguneko elkarretaratzean

“Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista!” lelopean, ehun lagun baino gehiago elkartu dira Herriaren plazan

|

Elkarretaratzea, Herriaren enparantzan // Emahots Talde Feminista + Maider gaztaka

“Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista!” lelopean, ehun lagun baino gehiago elkartu dira 19:00etan, Ugaoko Herriaren enparantzan deitutako elkarretaratzean.

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren markoan jarduera nagusi bi antolatu ditu Emahots Talde Feministak Ugaon: atzo, azaroak 24, Mai, Ateneo Palestinarraren kideak “Siempre con la resistencia” izeneko solasaldia eskaini zuen Jane jauregian.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Musikaldia, magia eta kontzertuak prestatu dituzte Ugaon, Gabonei ongietorria emateko

Aurtengo programan berrikuntza bat ipini dute Udaletik: Urteko azken eguna, lehen aldiz egingo den ‘Agur 2025’ jaiarekin ospatuko da, goizez, abenduaren 31n

|

Napo, umeekin // Geuria

Hamaika jarduera prestatu dituzte Ugaon Gabonei ongietorria emateko.

Udalak, abenduaren 12tik urtarrilaren 5era adin guztietako herritarrentzako jarduerak programatu ditu: “Urtero bezala, Udalak kultur eta jai programazio berezia prestatu du, kaleak eta udal espazioak musikaz, antzerkiz, magiaz eta tradizioz beteko dituena, herri sena indartuz eta kalitatezko aisialdirako alternatibak eskainiz”, azaldu dute udal ordezkariek. “Gabonetako Musikaldea, Sarea Abesbatzaren kontzertua, Potx magoaren haurrentzako ikuskizuna…”

Abenduaren 24an, Olentzero 18:00etan iritsiko da Herriaren Enparantzara, umeei agurra emateko”, gehitu dute Udaletik. Aurtengo programan berrikuntza bat ipini dute Udaletik: Urteko azken eguna, lehen aldiz egingo den ‘Agur 2025’ jaiarekin ospatuko da, goizez, abenduaren 31n.

Urtarrileko jarduera nagusia Epifania eta erregeen kabalgata izango da, urtero lez. Urtarrilaren 5ean antolatu du Ugaoko Izarra elkarteak herriko kaleetan zehar.

“Une egokia da partekatzeko, familian gozatzeko eta herri gisa batzen gaituzten loturak indartzeko. Herriko kulturaz gozatzera, kaleetara irtetera eta garai hauetako ilusioa elkarrekin bizitzera animatzen zaituztegu”, adierazi du Ekaitz Mentxaka herriko alkateak, eta herritarrak jardueretan parte hartzera gonbidatu ditu.

Egitaraua | Ugaoko Gabonak 2025

Abenduak 12, ostirala
GABONETAKO MUSIKALDIA
12:30 Bartolome Deuna eliza

Abenduak 14, igandea
GORA KOPAK!
12.30 Jane jauregia

Abenduak 19, ostirala
SAREA ABESBATZA
19:30 Bartolome Deuna eliza

Abenduak 21, igandea
POTX MAGOA
12:30 Jane jauregia

Abenduak 24, asteazkena
OLENTZERO
18:00 Herriaren enparantza

Abenduak 26, ostirala
DJ BLESSIVE
23:00 Herriaren enparantza

Abenduak 31, asteazkena
AGUR 2025 JAIA
11:00 Herriaren enparantza

Urtarrilak 5, astelehena
EPIFANIA ETA ERREGEEN KABALGATA
Herriko kaleetan zehar

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ertzaintzak 25 urteko emakume bat ikertu du Ugaoko diskoteka batean droga trafikoagatik

Bestetik, 51 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak, besteak beste, drogak eta arma zuriak edukitzeagatik

|

Gramo erdiko 18 kokaina poltsa konfiskatu zizkioten 25 urteko emakumeari // Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugaoko diskoteka baten inguruan.

Polizia-operazioan 25 urteko emakume bat ikertu zuten droga trafikoagatik: gramo erdiko 18 kokaina poltsa konfiskatu zizkioten. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote eta eginbideak ireki dizkiote.

Bestetik, 51 pertsona identifikatu zituzten ertzainek. Horietako 16 Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arabera zigortzeko proposatu zituen, 13 drogak edukitzeagatik eta beste 3 aizto bat eta bi labana edukitzeagatik.

Horrez gain, sei zigor administratibo ezarri zizkieten gidariei drogetan positibo emateagatik eta beste bi gidari alkoholemia-proban positibo emateagatik ere zigortu zituzten.

Osorik irakurri