→Ugao

Falkoneria erakustaldiak eta Goraldia ikuskizunak izango ditugu Ugaoko Erdi Aroko azokan

Zazpi urte igaro dira Ugaoko Erdi Aroko azken edizioa ospatu zutenetik. “Ugao 1.375ean sortu zen eta erdi aroko azokak 5 edo 0 zifretan amaitzen diren urteetan antolatu ohi ditugu, dakizuenez”, azaldu du Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak azokaren aurkezpeneko prentsaurrekoan, gaur eguerdian.

Ekaitz Mentxaka, Ana Maite eta azokako teknikariekin batera // Geuria

Zazpi urte igaro dira Ugaoko Erdi Aroko azken edizioa ospatu zutenetik. “Ugao 1.375ean sortu zen eta erdi aroko azokak 5 edo 0 zifretan amaitzen diren urteetan antolatu ohi ditugu, dakizuenez”, azaldu du Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak azokaren aurkezpeneko prentsaurrekoan, gaur eguerdian. “Pandemia dela eta, 2020an ezin izan genuen hiri prestuaren 645. urteurrena ospatu, baina datorren ekainaren 11n eta 12an azoka berriro antolatzea posible izango da”.

Horrela, asteburu honetan XIV. mendera atzera egingo dugula iragarri du herriko alkateak, “Hiribildua sortu zen garaiko giroan, usainean eta koloreetan murgilduz”. Alkateaz batera, Ana Maite Fernández Otamendi kultura zinegotzia, La Fragua de Vulcanoko Miguel Ángel Carrasco eta Txarly Marqués Izar Blue enpresako kideak izan ditugu osoko bilkuren aretoan: “Denetariko 30 postu izango ditugu Ugaon: eskulangintza eta janari-postuak, erakusketak, tailerrak, haurrentzako jarduerak… den-dena musika eta antzerki saioekin girotua”, azpimarratu du Mentxakak. Taberna bi izango dira herrian ere, horietako bat arabiarra: “Erdi aroko azoka familia osoarentzat prestatu dugu, Ugaora gerturatu eta egun ezinhobea igarotzeko”.

Ordu erdiro ikuskizunak antolatu dituzte eta “kasu batzuetan emanaldiak aldi berean izango dira ere. Azpimarratzekoa da Izar Blueren Goraldia izeneko ikuskizuna, 22:30ean”.

Ana Maite kultura zinegotziak azaldu du aurtengo azokak bultzada emozional garrantzitsua eman behar diola herriari, “baita ekonomikoa ere: garai zailak igaro izana, edo igarotzen aritzea, betiko ilusioari plus hori gehitu behar zaio”, adierazi du.

Ekaitz Mentxaka eta Ana Maite Fernández // Geuria

Programa, orduz ordu

Ekainak 11, larunbata

  • 11:30 | Azokaren hasiera, pregoia eta inaugurazio-kalejirarekin
  • 12:00 | Umeentzako ipuin kontalaria
  • 12:30 | Zuhaitz jakintsua ipuin kontalaria
  • 12:30 | Umeentzako ipuin kontalaria
  • 12:30 | Juglare ametsak ikuskizun ibiltaria
  • 12:30 | Falkoneria erakustaldia
  • 13:00 | Musika animazio ibiltaria
  • 13:30 | Aztiak

 

  • 17:00 | Erdi aroko azokaren ateen zabaltzea
  • 17:30 | Umeentzako ipuin kontalaria
  • 18:00 | Zikotikoa
  • 18:00 | Aztiak
  • 18:30 | Erdi aroko musika ibiltaria
  • 18:45 | Umeentzako ipuin kontalaria
  • 19:00 | Zirkoa eta beste gorabehera batzuk
  • 19:30 | Falkoneria erakustaldia
  • 19:30 | Erraldoia eta artzaina
  • 19:45 | Umeentzako ipuin kontalaria
  • 20:00 | Zuhaitz jakintsua
  • 20:00 | Erdi aroko musika ibiltaria
  • 20:30 | Faunoak
  • 21:00 | Malabareak, zirkoa eta sua
  • 21:30 | kaleko kontzertua: druidak
  • 22:00 | Sorginkeria, su-ikuskizuna
  • 22:30 | Goraldia
  • 23:30 | Azokaren itxiera

Ekainak 12, igandea

  • 11:30 | Ateen irekiera
  • 11:45 | Musika animazioa
  • 11:30 | Erraldoia eta artzaina
  • 11:30 | Bufoiak amestutako irribarrea
  • 12:00 | Umeentzako ipuin-kontalaria
  • 12:30 | Falkoneria erakustaldia
  • 12:30 | Zuhaitz jakintsua
  • 13:00 | Zirkoa eta umorea
  • 13:00 | Musika animazio ibiltaria
  • 13:30 | Umeentzako ipuin-kontalaria
  • 13:30 | Natura magoa
  • 14:00 | Ondo jateko ordua
  • 17:00 | Ateen irekiera

 

  • 17:15 | Erdi aroko musika eta jainko zuria
  • 17:30 | Umeentzako ipuin-kontalaria
  • 17:30 | Juglare-ametsak
  • 18:00 | Bidaiariak
  • 18:30 | Umeentzako ipuin-kontalaria
  • 18:30 | Erdi aroko musika ibiltaria
  • 19:00 | Zuhaitz jakintsua
  • 19:00 | Zikotikoa
  • 19:15 | Aztiak
  • 19:30 | Umeentzako ipuin-kontalaria
  • 20:00 | Agurtzeko kalejira
  • 20:30 | Azokaren amaierako ikuskizuna: Phiros, sua beta zirkua
  • 21:00 | Ateen itxiera

Txarly Marqués eta Miguel Ángel Carrasco // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak