→Ugao

Erreflexologia tailerra antolatu dute Ugaoko Jane jauregian

Abenduaren 1ean Erreflexologia tailerra prestatu dute Ugaoko Udalak eta Aek-k, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, 19:00etatik 20:30ak arte

Oinen masajea // pauladiaz.com

Abenduaren 1ean Erreflexologia tailerra prestatu dute Ugaoko Udalak eta Aek-k, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, 19:00etatik 20:30ak arte. Tailerra Nare Zentroko Iraide Goitia Ozaeta fisioterapeutak eskainiko du, ‘gune erreflexuak’ izeneko oinetako puntu zehatz batzuetan masajeak emanez. Erreflexologia mila urteko teknika sendatzailea dugu, eta eskuz egindako masaje horren bidez oinetako puntu zehatz horietan presioa egin eta gorputzeko atal jakin batzuetan eragiten da, organismoko osasuna berrezartzeko mekanismoak bilatuz.

Ikastaroan izena eman nahi duten interesdunek 663 040 035 telefono zenbakira deitu beharko dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak