→Ugao

Errege Magoak ikusteko txartelak banatuko dituzte Ugaoko Jane Jauregian gaur eta bihar

Gaur, urtarrilak 3, 12:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte eta bihar ordutegi berean, Errege Magoen harrerara joan ahal izateko txartelak banatuko dituzte Ugaoko Jane Jauregian.

Errege Magoak, iaz // Geuria

Gaur, urtarrilak 3, 12:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte eta bihar ordutegi berean, Errege Magoen harrerara joan ahal izateko txartelak banatuko dituzte Ugaoko Jane Jauregian. Errege Magoak hilaren 5ean hurbilduko dira Jane Jauregiko beheko solairura eta herriko gaztetxoek aurrez aurre ikusteko aukera izango dute 18:00etatik 20:00ak arte.

Edukiera mugatua izango denez, jardueran parte-hartzeko txartelak izatea eta musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango dela aurreratu du Ugaoko Izarrak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak