→Ugao

Ugaoko Euskal Asteak adin guztietarako 20 jarduera prestatu ditu, gaurtik hasita

Gaurtik hasita eta apirilaren 6ra Euskal Astea ospatuko dute Ugaon, eta herriko elkarteek, eskolak eta bizilagunek osatutako batzordeak 20 jarduera prestatu ditu “Zilarrezko Ezteiak” beteko dituen herriko ekimenean, datozen egunei begira

Haurrak 2018ko Euskal Astean // Geuria

Gaurtik hasita eta apirilaren 6ra Euskal Astea ospatuko dute Ugaon, eta herriko elkarteek, eskolak eta bizilagunek osatutako batzordeak 20 jarduera prestatu ditu “Zilarrezko Ezteiak” beteko dituen herriko ekimenean, datozen egunei begira.

“AEK-k, Aitama guraso elkarteak, Ugaoko eskola IPIk, Ugaoko Irristaketa Artistikoko Eskolak, Etorki Dantza Taldeak, Gure Esku Dagok, Harile kultur elkarteak, Sarea Sound Systemek eta Udaleko Euskara eta Kultura zerbitzuek osatu dute egitaraua”, azaldu dute Udal ordezkariek, eta Euskal Astea normalean aste santuaren bezperan ospatu izan bada ere, aurten, “Korrika dela eta, astebete aurreratu behar izan dutela” argitu dute.

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean txikientzako jarduera gehienak prestatu dituzte batzordekoek, eta gainontzeko ekitaldiak astean zehar sakabanatu dituzte. Ikastetxeko ekintza bereziak azken egunetarako utziko dituzte.

Euskal Asteko ezkontza, 2018an // Geuria

Plater nagusia: Euskal Ezkontza

Askotariko eta adin guztietarako jarduerak egongo diren arren, apirilaren 2ko Euskal Ezkontza izango da jarduera azpimarragarrienetarikoa Euskal Astearen 25. urteurrenean. 2020rako prestatuta bazegoen ere, konfinamenduak bertan behera utzi zuen, eta urte hartako protagonistak deitu dituzte, 2020an gertatu behar zen hori 2022an berreskuratzeko. Horrela, hilaren 2an kalejira, ezkontza Jane jauregiko balkoian, ospakizunak kaleetan, herri bazkaria… izango ditugu Ugaoko kaleetan.

Egunez egun

  • Martxoak 28: “Ez naiz kolonialista, baina…”, Axier López kazetariaren hitzaldia. 19:00etan, Jane jauregian
  • Martxoak 29: ‘Ludoteka Kalean‘, Hiru Iturriko plazan, 17:00etan
  • Martxoak 31
    • Umeentzako jolasak. 18:00etan, Herriaren Plazan
    • Buruhandi eta erraldoien kalejira, gaiteroakaz. 19:30ean
    • Erromeria ‘Gora Herria’ taldeagaz, Herriaren plazan, 20:30ean
  • Apirilak 1: Korrika Txiki
    • Korrika Txikia, 11:30ean
    • Txokolatada. Herriaren plazan, 16:30ean
    • ‘Dantzatzeko Prest’ ume eta familien berbena. Herriaren plazan, 17:30ean
    • ‘Mesede bat egitearren’ kale-antzerkia. Herriaren plazan, 20:00etan
  • Apirilak 2 (zapatua): Euskal Ezkontza
    • Kalejira, 12:00etan
    • Euskal Ezkontzaren ospakizuna Jane jauregiko balkoian, 12:30ean
    • Kalean kantuz, herrian zehar, 13:00etan
    • Euskal Ezkontzako herri-bazkaria, 15:00etan
    • Mirabatxo Kluba. Jane jauregian, 17:00etan
    • Kalejira buruhandi, erraldoi eta gaiteroakaz, 17:00etan
    • Erromeria Luhartz taldeagaz. Herriaren plazan, 19:30ean
  • Apirilak 3 (domeka): Dantza agerraldia Etorki Dantza Taldearen eskutik, 12:30ean
  • Apirilak 4 (astelehena): Hitzaldi musikatua Iñigito musikariaren eskutik. Ugaoko eskola IPIko ekitaldia, DBHko ikasleei zuzendutakoa
  • Apirilak 5 (martitzena): Ipuingintza, Ugaoko eskola IPIko ekitaldia, 3. mailako ikasleei zuzendutakoa
  • Apirilak 6 (eguaztena): Kantagintza (DBHko 4. maila) eta bertsolaritza (DBHko 5. maila) saioak, Ugaoko eskola IPIko ekitaldia

Apirilaren 4tik 6ra bitarteko Ugaoko eskola IPIko ekintza berezi batzuk publikoari irekiak izan ohi dira, baina aurten Eusko  Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloaren ondorioz, programatutako ekitaldiak ikasleentzat soilik izango direla iragarri du Udalak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak