→Ugao

Argazkiak | Ugaoko Euskal Ezkontzako 25. urteurrena ospatu dute gaur, ostartean

Gaur eguerdian Ugaoko Euskal Ezkontzaren 25 urteak ospatu dituzte Euskal Astearen markoan. Hasiera batean bazirudien ekintza egitea ezinezkoa izango zela, euriagatik

Idiak eta abeltzaina, Udiarraga kalean // Geuria

Gaur eguerdian Ugaoko Euskal Ezkontzaren 25 urteak ospatu dituzte Euskal Astearen markoan. Hasiera batean bazirudien ekintza egitea ezinezkoa izango zela, euriagatik. Hala ere, eguraldi txarrak etena egin du 12:00etan eta urteroko ospakizun hau gauzatzea ahalbidetu du San Bartolometik Herriaren plazara, kalez kale.

Herriaren plazara heltzean, ezkongaiak ezkondu eta Jane jauregiko balkoitik kantak egiten hasi direnean kazkabar izugarria hasi da eta idiak elizaren arkupean gorde behar izan dituzte.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak