→Ugao

Gabonetako kolonietan izena emateko epea zabaldu dute Ugaon, abenduaren 8ra arte

2009 eta 2015 urteen artean jaiotako umeei zuzendutako hiri koloniak antolatu ditu Ugaoko Udalak. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra gauzatuko dira, herriko eskolan.

Kolonietan izena eman nahi dutenek Jane Jauregiko lehenengo solairuan dute horretarako aukera / Geuria

2009 eta 2015 urteen artean jaiotako umeei zuzendutako hiri koloniak antolatu ditu Ugaoko Udalak. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra gauzatuko dira, herriko eskolan. Ekintzak astelehenetik ostiralera antolatuko dira, 10:30etik 13:30era, eta hala behar dutenek “goiztiarra” zerbitzua kontratatu ahal izango dute: hala, behar duten familiek euren seme alabak 8:00etan edo 9:00etan eraman ahal izango dituzte eskolara, familia eta lan arloko kontziliazioa errazteko.

Kolonietan izena eman nahi dutenek Jane Jauregiko lehenengo solairuan dute horretarako aukera, baita ugao-miraballes.eus webgunean ere, abenduaren 8ra arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak