→Ugao

Ugaok azaroaren 22an zabalduko du Gabonetako kolonietan izena emateko epea

Ugaoko Udalak datorren astelehenean, azaroak 22, zabalduko du Gabonetako kolonietan 2011 eta 2017 urteen artean (bi urte horiek barne) jaiotako umeei izena emateko epea. Gabonetako koloniak abenduaren 27tik urtarrilaren 5era prestatu ditu Ugaoko Udalak, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 13:30etara.

Haurrak, herriaren plazan // Geuria

Ugaoko Udalak datorren astelehenean, azaroak 22, zabalduko du Gabonetako kolonietan 2011 eta 2017 urteen artean (bi urte horiek barne) jaiotako umeei izena emateko epea. Gabonetako koloniak abenduaren 27tik urtarrilaren 5era prestatu ditu Ugaoko Udalak, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 13:30etara. Izena emateko epemuga abenduaren 3a izango da.

Beste urte batez, Ugaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Gabonetako Koloniak prestatu ditu umeek Gabonetan jolas, tailer, irteera eta jaialdiekin gozatu eta ikasteko aukera eskaintzeko helburuarekin. Kolonia hauek herriko umeei zuzenduta daude.

Familia eta lana bateragarria izateko, aurten ere Goiztiarrak zerbitzu osagarria prestatu du, umeek kolonietan hasteko aukera bi eskainiz: 08:00etan eta 09:00etan. Zerbitzua bideragarria ian dadin, gutxienez 10 umeko taldeak osatu behar direla iragarri du Udalak.

Izena emateko hiru modu

Kolonietan izena emateko hiru modutan egin dezakete interesdunek:

  1. Jane Jauregira joan eta lehen solairuan izena ematea aurrez aurre
  2. Udal webgunetik inprimakia deskargatu, behar bezala bete eta kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidali
  3. Google Forms bidez
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak