→Ugao

Serge abeslariak “Enarak itzuli dira” diskoa aurkeztuko du Ugaon

“Enarak itzuli dira” disko propioa aurkeztuko du Sergek Ugaoko Ganbarako Igande Musikatuetan / Serge

Eraso! eta Osso! taldeetako Sergio Ruiz Gonzalez Txabarri zarauztarrak 2019an kaleratutako “Enarak itzuli dira” diskoa aurkeztuko du urtarrilaren 26an Ugaon, Ganbarako Igande Musikatuak zikloaren barruan. Sergeren lehen bakarkako proiektu hau akustikoa eta intimoa da. Izan ere, gazteetan bere ikaskidea izan zen Gari Berasaluzeren poemak kantatzen ditu disko honetan.

Sarea Sound System-ek, Ugaoko musikazaleen elkarteak, antolatzen duen ikuskizunaz Jane Jauregian gozatu ahal izango da arratsaldeko 18:30etan. Sarrerak 2 euroan egongo dira salgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak