→Ugao

Sarea Sound System elkarte ugaotarrak 2022ko Ganbarako Kontzertuak iragarriko ditu otsaila hasieran

Datorren otsailaren hasieran 2022ko Ganbarako Kontzertuak zikloaren lehen taldeen izenak botako ditu Ugaoko Sarea Sound System elkarteak. Eguna heldu arte, elkarteko kideek iazko kontzertuen bideoak sareratzen ari dira, azkena maiatzaren 29an Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuren elkarrizketa musikatua izanik: “Berri Txarrak taldearen geldialdi mugagabetik lehen aldiz oholtza gainean izan genuen. Egun hartakoa ‘solasaldi musikatua’ izan zen, eta Gorkak erakutsi zigun sortzailea handia dela, baina pertsona handiagoa”, izan dira elkartekoen hitzak azken bideo honi begira. Bideoko irudiak Iker Abrisketarenak dira eta soinua eta argia Soinugaoko Beñat Barrondoren esku egon ziren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak