→Ugao

Anari eta Haizea eta Ningra taldeek kontzertua eskainiko dute Ugaoko Ganbarako Kontzertuetan

Udazkeneko kontzertuetan falta ziren kartelak kaleratu ditu Ugaoko Sarea Sound System elkarteak, eta Willis Drummondek hasi zuen Ganbarako Kontzertuak zikloaren hurrengoak Anari eta Haizea eta Ningra taldeak izango dira.

Urriaren 30ean kontzertua eskainiko du Anarik bakarlari formatuan, 19:00etan Ugaoko Jane jauregian. Durangoko Azokan disko berria aterako du artistak. Sarrera 8 eurokoa izango da. Azaroaren 27ko kontzertua Haizea eta Ningra euskarazko rap taldeari dagokio eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunagaz lotura dauka. Sarea Sound Systemek Kallera talde feministagaz antolatutako kontzertua dugu. 19:00etan izango da saioa eta sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.

Mikel Urdangarin // Utzitakoa

Willis Drummondek inauguratutako aurtengo musika zikloko kontzertu bi hauen ostean duela aste batzuk iragarritako Mikel Urdangarinen saio bikoitza izango dugu abenduaren 18an, 18:30ean eta 21:00etan. Urdangarinek bakarlari formatuan eskainiko du emanaldia. Sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai.

Sarea Sound Systemek azaldu du sarrerak laster eskuratu ahal izango direla.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak