→Ugao

Pasadenak kontzertua eskainiko du Ugaoko Ganbarako Kontzertuak zikloan

Datorren maiatzaren 28an, 18:30ean, kontzertua eskainiko du Pasadenak-ek, Ugaoko Jane jauregiko goiko solairuan. Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikari gasteiztarrek 2021 urte amaieran sortutako taldeak iazko azaroaren bian kaleratu zuen izen bereko lehen lana: Pasadena.

Zortzi kantuko albuma dugu, CD eta Vinilo formatuan eskuragarri, eta horretaz gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 28an Jane jauregira hurbilduko diren ikusentzuleek. Sarrerak 8 eurotan eskuratu ditzakete interesdunek Ugaoko Zelai tabernan edo sareasoundsystem@gmail.com helbidera e-posta idatziz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak