→Ugao

Ugaoko I. Gazte Egunak badu abesti propioa

Bihar, apirilak 9, Ugaoko Gazte Eguna prestatu dute Gazte taldekoek eta txosna batzordekoek parke berdean. Eguerditik gauerdira jardueraz betetako eguna antolatu dute: musika, bazkaria, jolasak… Honekin batera ‘Gurea da Gazte Eguna!’ izeneko abesti propioa sortu dute, lerro hauen gainean ikusgai eta entzungai.

“Egitarauak herria batzea izan du helburu. Eta ez edonon. Herria kalean batzea. Kalea gure espazio bezala aldarrikatzea berriro. Kalera bueltatzea, kalea berreskuratzea. Kalean ematen baitira harremanak, kalean ematen baita elkar zaintza, kalean sortzen baitira proiektuak, kalean batzen baikara eraldatu nahi dugun errealitateari kaña emateko. Eta ideia honen inguruan antolatu dugu egitaraua”, azaltzen zuten Ainize Pérez eta Garazi Zalbidea kideek joan den otsailaren amaieran.

Programa

  • 12:30 – 15:00: Ostikda elektrotxaranga, herrian zehar
  • 15:00: Bazkaria + bingo musikatua
  • 17:30: Jolasak
  • 19:00: B.O.T.H taldearen kontzertua
  • 21:00: Beranduegi Erromeria
  • 00:00: DJ Tukola
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak