→Ugao

‘Kulki’ parke tematikoa antolatu dute Ugaon

Gaur arratsaldean eta Ugaoko ez-jaien markoan Euskal herri-kirolen ‘Kulki’ izeneko parke tematikoa antolatu du Udiarraga Usainean batzordeak Leitoki ikastetxeko patioan, 18:00etan.

Kulki parke tematikoa // Utzitakoa

Gaur arratsaldean eta Ugaoko ez-jaien markoan Euskal herri-kirolen ‘Kulki’ izeneko parke tematikoa antolatu du Udiarraga Usainean batzordeak Leitoki ikastetxeko patioan, 18:00etan. Kulki gizartean kultur-kirolak sustatzeko proiektua dugu (Kultura-kirola), 1997an sortutakoa. Proiektu honen arabera, kulturak izaera ematen dio gizarteari eta kultur-kirolek sozialki eta pertsonalki aberasten dute berau.

Edukiera mugatua izango da eta bertara hurbildu nahi diren interesdunek gonbidapena eskatu behar zuten Ugaoko Gazteinfon edo Jane Jauregiko beheklo solairuan.

etxebarri euskal jaia 2018 herri kirolak 0

Herri-kirolak Etxebarriko Euskal Jaian, 2018an // Geuria

Bestelako jarduerak

Aste honetan bestelako jarduerak antolatu dituzte herrian zehar. Astean zehar Los 5 Bilbaínosen kontzertua eta C.D Ugaoko aurkezpena bezalako ekitaldiak izango ditugu, eta asteburura begira ostiralean kontzertuak izango ditugu Sarea Sound System elkartearen eskutik eta Dantza ekitaldia Etorkirekin. Egunez egun:

Irailak 7 asteartea
19:00 “5 Bilbaínos” taldeen emanaldia Institutoko Kirol pistan

Irailak 8 asteazkena
12:00 Meza nagusia Udiarragako baselizan herriko Sarea abesbatzak abestuta
19:00 PURO RELAJO taldearen emanaldia Institutoko Kirol pistan

Irailak 9 osteguna
19:30 C.D. Ugao aurkezpena

Irailak 10 ostirala
19:00 Herriko musika taldeen kontzertua Institutoko Kirol pistan: “Smoke Dealers”, “Both”, “Sustertbaks”

Irailak 11 larunbata
19:00 “Fresh COOL” ikuskizuna, “Tio Teronen Semeak” konpainiaren eskutik. Institutoko Kirol pistan

Irailak 12 igandea
12:30 Dantza-alardea ETORKI DANTZA TALDEA taldearekin Arandia futbol zelaian. Euria egiten badu, institutuko kirol-pistan egingo da.
19:00 “Amak” taldearekin kontzertua Institutoko Kirol pistan

PROGRAMA | Ugaoko ez-jaietan hamabi kultur ekitaldi antolatu dituzte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak