→Ugao

Argazkiak | ‘Herri Txiki Infernu Handi’ ETBko saioa grabatu dute Ugaon

Ugaoko institutuko kirol pistak ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioaren grabazioa hartu du gaur arrastian. Bertan izan dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak, Sebastian Lizaso bertsolariaren bertsoakaz.

Publikoa, ikuskizunaren zain // Geuria

Ugaoko institutuko kirol pistak ETB1eko ‘Herri Txiki Infernu Handi’ telebista saioaren grabazioa hartu du gaur arrastian. Bertan izan dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak, Sebastian Lizaso bertsolariaren bertsoakaz.

Umorea nagusi izan da grabazio saioan eta aurkezleek institututik metro gutxira dauden trenbide gainetik igarotzen diren trenek sortutako hotsen eta tenperatura baxuen erronkari eutsi diete.

Ugaoko protagonistak Joseba Arrieta, Txemi Hazas, Iñaki Landajo, Txanti Ercilla, Luis Miguel, Olatz Miguel, Mariasun Irazabal eta Aritz Millan izan dira saio honetan eta urtarrilaren 30ean emitituko dute ETB1en. Zaratamoko (2019) eta Usansoloko (2021) grabazioen ostean, Ugaokoa Hego Uribe eskualdean grabatu duten hirugarren saioa izan da.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak