Ugaoko Udalak Historia Ezagutzeko Zentroa bisitatzeko gonbidapena luzatu die herritarrei datorren maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean.
Museoa bisitatzeko modu bi egongo dira: norbanakoek edo taldeek euren kabuz bisita dezakete Jane jauregian kokatutako museoa 11:00etatik 14:30ak arte eta 16:00etatik 17:30ak arte. Bestalde, bisita gidatuetan parte hartu dezakete interesdunek, 12:00etan eta 17:00etan.
Informazioa handitu eta izena emateko 946 480 704 telefono zenbakia eta ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbide elektronikoa erabili behar dute interesdunek.
