→Ugao

Hurbileko Produktuen Merkatuak 16 saltoki ekarriko ditu Ugaora asteburuan

Igande honetan Hurbileko Produktuen Merkatua antolatu du Ugaoko Udalak Gorbeialde, Gorbeia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, 10:00etatik 14:00ak arte, Elkartasuna kalean.

Nekazal produktuak, azokan // Geuria

Igande honetan, urriak 3, Hurbileko Produktuen Merkatua antolatu du Ugaoko Udalak Gorbeialde, Gorbeia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, 10:00etatik 14:00ak arte, Elkartasuna kalean.

Eskualdekoak

16 saltoki horietatik bost nabarmentzekoak dira, eskualdeko merkatarien produktuenak baitira: Zeberioko Aitor Azkuetaren ardi gaztak eta Barazkiloko barazki eta kontserbak, Ugaoko Esnetikeko gazta eta esnekiak, Basauriko Lujo likoreak eta Galdakaoko Sue Lorenzoren ogi eta gozokiak.

Zeberioko Barazkilo produktuak, Zubialdeko Amañe tabernan // Geuria

“Merkatu honen bidez, tokiko produktuen bikaintasuna eta inguruko ekoizleen lan ona nabarmendu nahi dira”, azaldu du Udalak prentsa ohar baten bidez, eta ugaotarrei zein bisitariei bertara joateko animatu die: “kalitatezko produktuak erosteaz gain, sektore horren jarduera berreskuratzen lagunduko dugu. Era berean, gogorarazten da egindako erosketa guztiek tokiko produktu-loteen zozketan parte hartuko dutela”.

Halaber, Ugaoko Udalak segurtasun neurriak aurreko edizioetan bezain zorrotz beteko dituztela adierazi du, gutxieneko distantziak mantenduz, gela eskuetan ipiniz eta musukoak momentu oro jarrita eramanez.

Barazkilo markako Ketchup potoa, Ugaon, 2020an // Geuria

Saltoki guztien zerrenda

  • Urigoitiko Txorizoak: baserriko txorizoak (Orozko)
  • Urtza Sarrionandia eta Edurtzeta Atutxa: barazkiak eta fruta (Igorre) (2 postu)
  • Mikel Kormenzana: marmeladak (Urduña)
  • Baskones: eztia (Dima)
  • Ana Añibarro: ogia eta euskal pastela (Orozko)
  • Aitor Azkueta: ardi gazta (Zeberio)
  • La Gilda del Norte: gildak, piperrak (Loiu)
  • Askibil: ahuntz gazta (Igorre)
  • Patés Eskuola: patea (Mungia)
  • Arantza Meabe: pastelak (Orduña)
  • Esnetik: gazta eta esnekiak (Ugao-Miraballes)
  • Barazkilo: barazkiak eta kontserbak (Zeberio)
  • Janire Goikuria: ogia eta euskal-pastela (Orozko)
  • Lujo Likoreak: likoreak (Basauri)
  • Sue Lorenzo: ogia eta gozokiak (Galdakao)
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak