→Ugao

Argazkiak | Xirimiriak ez du Ugaoko Hurbileko Produktuen Merkatua galarazi

Ugaoko herritarrak beste urte batez kalera irten dira Hurbileko Produktuen Merkatura, xirimiriak atsedenik eman ez duen arren

Herritar bat Ugaoko azokan // Geuria

Ugaoko herritarrak beste urte batez kalera irten dira Hurbileko Produktuen Merkatura, xirimiriak atsedenik eman ez duen arren. Bertan izan ditugu eskualdeko hainbat ekoizle: Esnetikeko Olatz Etxebarria (Ugao), Lujo Likoreakeko Iban Diego (Basauri) eta Sue Lorenzoko ogiak eta gozokiak (Galdakao). Azken azokan bezalaxe, edukiera zorrotz kontrolatu dute antolatzailek eta norabide bakarreko ilara egin izan da postu guztiak ikusi eta bertan erosi ahal izateko.

Bertara Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Zeberio eta Arrigorriagako herritarrak hurbildu dira eta eskualdeko ekoizleen artean nabarmentzekoak izan dira Sue Lorenzoren ogi eskaintza erraldoia, Basauriko Lujo Likoreaken ginebrak (Iban Diegoren arabera eurek produzitzen dute Bizkaiko ginebra marka propio bakarra) eta Esnetikeko gaztak eta esnekiak, besteak beste.

Ekoizle horiez gain Euskal Pastelak, gaztak, marmelada, sasoiko barazkiak eta fruita, eztia, eta bestelako produktu freskoak erosteko aukera eduki dute bezeroek gaurko egun euritsuan, 10:00etatik 14:00ak arte, Elkartasuna kalean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak