→Ugao

Irkus Badillo preso ugaotarra Basauriko espetxera lekualdatuko dute, hirugarren graduan

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ebatzi du hirugarren gradura pasatzea Irkus Badillo Borde preso ugaotarra. Alacantetik Basauriko espetxera lekualdatuko dute.

Eskualdeko bi preso egongo dira Basauriko espetxean // Geuria

Irkus Badillo Borde preso ugaotarra hirugarren gradura pasatzea ebatzi du Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, eta Alacanteko espetxetik Basauriko espetxera lekualdatuko dutela iragarri du. Ez dute zehaztu noiz lekualdatuko dute Badillo.

2004ko martxoan espetxeratu zuten Badillo, eta 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, erakunde terroristako kide izateagatik, hondamendi terroristen konspirazioagatik eta lehergailuak izateagatik. 2019ko otsailean zigorraren hiru laurdenak bete zituen. Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak dioenez, ez du erantzukizun zibilik, espetxe-legedia onartzen du, banda terroristatik bereizi da eta erakundearen biktimei eragindako mina onartzen du.

Bi lekualdaketa bidean

2021ean zehar Hego Uribe eskualdeko zortzi preso lekualdatu dituzte jada: Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara, Iker Lima (Galdakao) Huelvatik LeoneraMaite Pedrosa (Ugao) Alcalatik ZaragozaraJon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik ZaballaraZigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara, Xabier Garcia Gaztelu (Galdakao) Huelvatik Madrilera (apirilaren 20an Etxeratek eman zuen lekualdaketaren berri) eta Iñigo Vallejo (Basauri) Palentziatik Kantabriara.

Horiei laster gehituko zaizkie Ugaitz Perez (Logroñotik Basaurira) eta Irkus Badillo (Alacantetik Basaurira).

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelvatik Estremerara lekualdatu behar dute)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroñotik Basaurira lekualdatu behar dute)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacantetik Basaurira lekualdatu behar dute)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

*Apilaren 19an eguneratua (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak