→Ugao

Irkus Badillo preso ugaotarra aske utzi dute, baldintzapean

Apirilean hirugarren gradura pasatzea ebatzi zuen Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, eta maiatzean Alacanteko espetxetik Basauriko espetxera lekualdatu zuten. Hamazazpi urte eta bederatzi hilabete egin ditu espetxean.

Hamazazpi urte eta bederatzi hilabete egin ditu espetxean Badillok // Utzitakoa

Irkus Badillo Borde preso ugaotarra baldintzapean aske utzi dute. Hala jakinarazi du gaur bertan Etxeratek. Apirilean hirugarren gradura pasatzea ebatzi zuen Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, eta maiatzean Alacanteko espetxetik Basauriko espetxera lekualdatu zuten. Hamazazpi urte eta bederatzi hilabete egin ditu espetxean.

2004ko martxoan espetxeratu zuten Badillo, eta 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, erakunde terroristako kide izateagatik, hondamendi terroristen konspirazioagatik eta lehergailuak izateagatik. 2019ko otsailean zigorraren hiru laurdenak bete zituen. Espainiako Espetxe Erakundeak hala adierazita hirugarren graduan dago, baina fiskalak helegitea jarria zuen. Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak dioenez, ez du erantzukizun zibilik, espetxe-legedia onartzen du, banda terroristatik bereizi da eta erakundearen biktimei eragindako mina onartzen du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak