→Ugao

Josu Urrutikoetxea aske utziko dute bihar Frantziako La Sante espetxetik

Eskumuturreko telematikoa jarriko diote eta ordutegi zehatza izango du etxetik ateratzeko. Momentuz Parisen geratuko da Urrutikoetxea, eta debekatuta izango du Frantziatik ateratzea.

Momentuz Parisen geratuko da Urrutikoetxea, eta debekatuta du Frantziatik ateratzea // Argazkia: EP

Bihar aterako da Parisko La Sante espetxetik Josu Urrutikoetxea preso ugaotarra. Eskumuturreko telematikoa jarriko diote eta bere mugimendu guztien berri eman beharko du. Gainera, ordutegi zehatza izango du etxetik ateratzeko. Momentuz Parisen geratuko da Urrutikoetxea, eta debekatuta du Frantziatik ateratzea.

Iazko maiatzean sartu zuten Urrutikoetxea La Santeko kartzelan, Frantziako eta Espainiako segurtasun indarren arteko polizia operazio baten ondorioz. 1989an atxilotu zuten lehen aldiz Urrutikoetxea (Ugao, 1950) eta espetxe zigorra bete zuen Frantzian, 1996 urtera arte. Gero Espainiaratu egin zuen, eta 1998an urtean geratu zen aske. 2000etik 2002 urtera arte Euskal Herritarrok taldearen ordezkari izan zen Eusko Legebiltzarrean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak legebiltzarkide izaera indargabetu zionean ihes egin zuen eta ordutik iazko maiatzera arte zegoen ihes eginda.

Urrutikoetxeak ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioetan parte hartu du: Aljerreko negoziaketetan ETAren ordezkarietako bat izan zen eta presente egon zen ETAren eta PSOEren arteko 2006ko elkarrizketetan ere bai. 2018ko maiatzaren 3an argitaratu zen ETAren azken adierazpena irakurri zuen, Marixol Iparragirrerekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak