→Ugao

Ugaoko kale garbitzaileek eta lorazainek %26ko soldata igoera erdietsi dute

ELA Euskal Sindikatuaren arabera, Ugaoko Udaleko kale garbiketa eta lorezaintzako langileek %26ko soldata igoera lortu dute: “langileek %22ko igoera izango dute 2022rako eta %4koa 2023 eta 2024rako: ia 4.000 euroko igoera”

Lorezain bat, San Migelen // Geuria

ELA Euskal Sindikatuaren arabera, Ugaoko Udaleko kale garbiketa eta lorezaintzako langileek %26ko soldata igoera lortu dute: “langileek %22ko igoera izango dute 2022rako eta %4koa 2023 eta 2024rako: ia 4.000 euroko igoera”. Soldata igoeraz gainera, bestelako helburuak erdietsi dituzte langileek “Rajoy eta Zapateroren lan-erreformetatik babesteko”: hitzarmenaren iraupen mugagabea. Gainera, enpresak ezin izango du aldebakarrez akordioa baliogabetu ez eta jardunaldia aldebakarrez aldatu.

Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatea pozik agertu da egoera honen aurrean: “Berri honek poztasuna baino ekar dezake eta eragina bikoitza izango da herrian: langileentzat berri ezinhobea da alde batetik eta horren eraginez zerbitzu kalitateak gora egingo du, bestetik”. ELAk aldarrikatu du antolaketa eta borroka barik hobekuntzarik ez dagoela, “prekaritatea baizik”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak