→Ugao

Nagusientzako bederatzi ke detektagailu jarri ditu Ugaok 2021ean

Ugaoko nagusien etxebizitzetan bederatzi ke detektagailu jarri ditu Udalak aurten duela hamar urte abian jarri zen doako programa baten bidez. Detektagailuak instalatzean, krokisak ezarri dituzte bakarrik edo lagunduta bizi diren nagusien etxeetan “larrialdietan ebakuazioa errazteko” eta horrekin batera suteen aurrean autobabeserako eskuliburuak banatu ditu Udalak

Ke-detektagailu baten instalazioa // Utzitakoa

Ugaoko nagusien etxebizitzetan bederatzi ke detektagailu jarri ditu Udalak aurten duela hamar urte abian jarri zen doako programa baten bidez. Detektagailuak instalatzean, krokisak ezarri dituzte bakarrik edo lagunduta bizi diren nagusien etxeetan “larrialdietan ebakuazioa errazteko” eta horrekin batera suteen aurrean autobabeserako eskuliburuak banatu ditu Udalak, segurtasunari buruzko oinarrizko kontuan hartu beharrekoak argituz.

Guztira 76 ke detektagailuz hornitutako etxebizitzak daude Ugaon gaur egun eta berauek instalatzeaz gainera, Udalak euren mantentzeaz arduratzen da, inolako kosturik gabe: “Ke-detektagailu guztiak berrikusi dira, bateriak ordezkatuz, pantaila optikoetako artekak garbituz eta horien funtzionamendu egokia egiaztatzeko gailuak testatuz”, azaldu du Udalak. Ekaitz Mentxaka alkatea adinekoek segurtasuna mantentzearen garrantziaz mintzatu da: “Ezinbestekoa gure adinekoen segurtasuna bermatzeko eta indartzeko, eta, era berean, ahalik eta gehien lagundu nahi dugu haien autonomia eta inguruko segurtasuna hobetu daiten. Etxeetako suak edo ustekabeko istripuak, zoritxarrez, nahiko ohikoak dira, eta, horregatik, Udaletik hain zuzen ere, inbertsio garrantzitsu hau egiten dugu kolektibo zaurgarri baten arrisku-egoerak prebenitzeko”.

Mantentze lanez gainera, 2014an Adinekoen Udal Behatokia martxan jarri zen eta elkarrizketa sozialak egin dituzte egoera bereziki ahulean dauden pertsonei arreta emateko eta zailtasun gehien dituztenen bizi-baldintzak hobetzen saiatzeko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak