→Ugao

Ugaoko Udalak administrari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du

Ugaoko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, administrari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa-prozesua abian jarri du.

Ugaoko udaletxea // Geuria

Ugaoko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, administrari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa-prozesua abian jarri du. Kontratua aldi baterakoa eta lanaldi osokoa izango da eta Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Gazteen Enplegurako Programa Operatiboaren laguntzen markoan kokatuta dago.

Kontratatutako langilea 12 hilabetez arituko da lanean eta hautatuaren kontratua azaroaren 30a baino lehen sinatuko da.

Bete beharrekoak

  • Lanbide zerbitzuan izena emanda egotea eta 2019/02/28ko ebazpenean lehenetsitako kolektiboetakoa. (Lanbideren aplikazio informatikoan jasota egon beharko da pertsona horrek eskaintzen den lanpostuetako bat eskatzen duela).
  • Ugaon erroldatuta egotea, gutxienez sei hileko antzinatasuna izanez 2021eko urtarrilaren 1ean
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
  • Gazte Bermea Sisteman izena emanda egotea
  • Lan esperientzia, lanpostuarekin lotutako prestakuntza akademikoa eta egoera soziolaborala zein familiarra baloratuko dira

Lan-eskaintzan izena emateko eta informazioa handitzeko, Udalak Gazteinfo gazteen informazio guneko bulegoa jarri du eskuragarri (Udiarraga kalea 9) informazioa handitzeko, ordutegia astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00ak arte eta ostiraletan 10:30etatik 13:30ak arte izanik. Telefonoz deitzeko aukera ere badago: 946 322 014 edo 747 402 383.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak