→Ugao

Ugaoko Leitoki ikastetxeko jolasgunea berritu dute

Ugaoko Udalak, eskolako zuzendaritza taldearen laguntzagaz, Leitoki ikastetxeko jolasgunea eraberritu du: alde batetik, jolasguneko zoladura ordezkatu dute, kautxozko zoladura berria jarriz. Beste alde batetik, zenbait dorrez osatutako joko anitzeko egitura berri bat ipini dute

Jolasgune berria // Ugaoko Udala

Ugaoko Udalak, eskolako zuzendaritza taldearen laguntzagaz, Leitoki ikastetxeko jolasgunea eraberritu du: alde batetik, jolasguneko zoladura ordezkatu dute, kautxozko zoladura berria jarriz. Beste alde batetik, zenbait dorrez osatutako joko anitzeko egitura berri bat ipini dute. Bertan hainbat txirrista, soka bat, rokodromo bat, bi zubi soka-barandagaz eta suhiltzaileen barra bategaz daude. Jolasak etxola itxurako egitura batean bildu dituzte: “Bertan, haurrek psikomotrizitatea, irudimena eta soziabilitatea gara ditzakete. Egitura hau 3 urtetik gorako 16 haurrentzat diseinatuta dago. Hori guztia 50 metro koadro inguruko eremu batean banatuta dago, dagokion segurtasun-zoladura kontuan hartuz”, azaldu du Udalak. Hiru urtetik gorako lau haurrentzako soka txirikordatuzko pendulu bat jarri dute, 20 metro karratuko azalerako batean kokatutakoa.

Udalak 32.501 euro bideratu ditu, BEZa barne, proiektu honetarako, eta Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak zuzendaritza taldeagaz izan duen harreman “arina” azpimarratu du: “Komunikazio arina izan dugu gure artean. Jolasen egoera aztertu dugu, eta Eskolak berak erabaki du zein joko mantendu eta zein ordezkatu, baita zer elementu mota instalatu nahi zituzten ere. Oso pozik gaude beraien eskaerei erantzuteko gai izan garelako. Ikastetxeekin batera lanean jarraituko dugu, haien beharrak entzuteko eta instalazioak hobetzen jarraitzeko”

Jolasgunea // Ugaoko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak